Espainiako Muay Thai Txapelketa lehiatua izan zen Ponferradan martxoaren 6tik 8ra. Angel Fernandezek zuzendutako Nafarroako delegazioak ondorengo borrokalariak aurkeztu zituen: Azkoiengo Rajasi Team-eko Edgar eta Joel Teixeira, Angel Moliner, Alex Torreguitart eta Yasin Bezga eta Burlatako Kanku gimnasioko Lucas Martinez. Guztiek lan bikaina sinatu zuten eta bereziki Joel Teixeirak eta Ángel Molinerrek txapeldunak izan baitira.
Teixeirak garaipena lortu zuen 14 eta 15 urte bitarteko (gazte kategoria) 63,5 kilo baino gutxiagokoen lehian. Azkoiengo Rajasi Team-eko borrokalaria urrezko domina leporatu zen finalean Yeray Vecilla bizkaitarrari nagusitzeari esker.
Angel Molinerrek, bere partez, E Klasean lehiakatu zuen. Hain zuzen ere 63,5 kilo baino gutxiagokoen lehian. Lehen, Euskadiko Iker Oruezagasti gainditu zuen, eta gero, Valentin Sotelo errioxarra finalean podiumeko erdiko tokira iristeko.
Garaipen gehiago nafarrentzat
Nafarrak izan arren bi txantrarrak Gaztela eta Leon ordezkatu zuten Ponferradan bizi direlako.
Ion eta Mikel Fernandez dira. Mikelek Elite Klaseko 57 kilo baino gutxiagokoen lehiaketan irabazi zuen finalean Kataluniako Javier Delgadori nagusitu zelako, eta bere anaia Ionek Alejandro Lopez katalana ere gainditu zuelako Kategoria Lehiakorraren 54 kilo baino gutxiagokoen lehian.
Emaitzak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuan.