KICKBOXING Hace 6 años

#niketxeanentrenatzendut Cesar Nuñezekin

#niketxeanentrenatzendut Cesar Nuñezekin

Boxealari nafarra Cesar Nuñezek jarraitzen du entrenatzen etxean sasoian mantentzeko eta gurekin hitz egin du konfinamenduaz.

Egun batetik bestera pasatu behar izan duzue gimnasio edo ring-etik egongela edo garajera entrenatzeko. Nola daramazu?

Korrika egitea ezik, saiatzen naiz errutina berdinak mantentzen. Fisikoa eta teknika lantzen dut gimnasioan banengo bezala, eta gimnasiora joan behar dudanez tramiteak egiteko, aprobetxatzen dut hango zintaren gainean korrika egiteko.

Beraz, nahiz eta mugak izan, kirol planifikazioa jarraitzen duzu?  

Ez, saiatzen naiz sasoia mantentzen galduz gero, izango litzateke gehien kostatuko litzadaken berreskuratzea. 

Zein ariketak egiten dituzu etxean? 

Korrika egitea eta zakuari ematea ezik, beste guztiak egin ahal ditut.

Haserrea, frustrazioa edo nahastea sentitu duzu egun hauetan? 

Ez, onartu behar ditugu kontuak etorri diren moduan. Frustrazioak ez dit eragingo egoera gainditzea, ezta aldatzea ere.

Grabatzen zara entrenatzen? Beste kirolariekin partekatzen dituzu bideoak?  

Brooklyn-fitboxing montiore naizenez Kanku Gimnasioan, bideoak grabatzen hasi nintzen kirolariekin bidaltzeko eta oso ongi hartu zituzten. Horregatik, beste errutina bezala programatu ditut eta astelehenetik ostiralera bidaltzen dizkiet haiek ere sasioan mantentzeko.

Lehiaketarik gabe geratu zara? 

Ez zegoen ezer adostuta. Ekainean espero zen borrokatzea baina dena gelditu da. 

Eta Munduko edo Europako Txapelketak? 

Orain hasiko gara lan egiten Europar Batasuneko gerrikoa Iruñera ekartzeko.

Zer esango zenieke beste adiskideei eta kirolarieei?

Pazientzia asko landu behar dugula. Emankorrak izan behar dugula eta konponbiderik gabeko kontuetan denbora galdu gabe.

Pertsonal mailan, nola bizi ari zara egoera? 

Saiatzen naiz dibertitzen emaztea eta alabekin. Normalean ez dut pasatzen denbora asko haiekin lanarengatik, eta orain saiatzen naiz aprobetxatzen. Espero dut haiek nitaz ez aspertzea!

Zein da egun hauetan faltan botatzen duzun gehiena?

Guztiona suposatzen du. Lagunak eta senideak gertu izatea eta denbora pasatzea haiekin.

Ahaztutako zerbait aurkitu duzu? 

Oroitzapen onak. Armairuetan baina batez ere, disko gogorretan argazki eta bideo politak aurkitu nituen. Oso ongi pasatu genuen.

Eta etxean, nola pasatzen duzue denbora? Joku baten bat berreskuratu duzue? 

Ez dugu berreskuratu ezer. Emaztea eta biok saiatzen gara alabak dibertitzen eta bera artista itzela denez, familia guztiak koadro bat margotu dugu. Guztiek jarri dugu eskua margotuta. Zakurrak ere bai! Ez gara aspertzen.  

Zein da gehien gustatzen zaizuna egitea? 

Guztioi asko gustatzen zaigu pelikulak elkarrekin ikustea.

Zer pentsatzen duzu pairatzen ari garen egoeraz? 

Betikoek egin beharko dugula sakrifizioa. Ez da bidezkoa. Estatuak gehiegizko soldata batzuk ordaintzen jarraituko du eta ez du zentzurik beste premiazko lehentasunak baitaude.  

Zuk uste duzu egoera laster konponduko dela? 

Gustatuko litzadake esatea baietz, baina nik uste guk espero baino gehiago kostatuko dela.  

Eta bizimodua aldatuko dugu? 

Espero dut baietz. Espero dut benentan garrantzitsuak diren kontuak balioztatzea: gure askatasun propioa edo maite ditugun pertsonen ongizatea, adibidez. 

Birusa gainditu eta murrizketa guztiak kendu eta gero, zein izango da egingo duzun lehendabiziko gauza? 

Bi bazkari antolatu nahiko nituzke. Bata familia osoarekin, eta bestea, lagunekin.

 

Ikusi Cesar etxean entrenatzen:

📸 Más imágenes