KICKBOXING Hace 5 años

"Moha" Munduko Txapeldunaren ekintza solidarioa

"Moha" Munduko Txapeldunaren ekintza solidarioa

Itxialdi honetan, kirolari eta pertsonaia publikoek ekimen desberdin egin dituzte. Kasu honetan Mohammed Hamdi Kickboxingeko Munduko txapeldunaren txanda izan da.

Unai Villanueva DJ nafarrak Instagrameko bere kontuan egiten dituen hitzaldietan abiatu zen ideia. Bertatik hainbat pertsona pasatu dira jada, hauen artean Dani Saldise Osasuna Magnako jokalaria.

Hamdik enkantean jarri zuen Bosnian mundiala konkistatzeko erabili zituen galtzamotzak. Kanku gimnasioko borrokalariak bikoiztu egingo du bildutako diruaren zenbateko osoa, eta gero Elikagaien Bankuari emango dio. 

Maiatzaren 6ra arte, asteazkena, eskaintza handiagoa egin ahal izango da Villanuevaren eta Moha Hammdiren Instagram kontuetan. Eskaintzak  asteazkenean itxiko dira, 16:00etan, eta egun horretan bertan jakinaraziko da 17:00etan egingo den hitzaldian lortutako diruaren zenbateko osoa.

Instagram Unai Vllanuevaren Instagram kontua : @zetcrew

Mohammed Hamdiren Instagram kontua:  @mohahamdi23