Junior mailako Nafarroako Borroka Olinikoen Txapelketa lehiatua izan zen Burlatako Sotoan joandako larunbatean, hilak 6.
Txapelketa hau segurtasun neurri zorrotzekin egin zen, Nafarroako Kirolaren Institutuaren protokolo orokorrean eta Nafarroako Borroka Olinpikoen eta Diziplina Elkartuen Federazioak diseinatutako COVID-19 protokolo espezifikoan oinarrituta.
Burlata Borroka Taldeko eta Eguesibar Judo&Wrestling Taldeko kideak aritu ziren bigarren klub hau txapelduna izanda.
Lehiaketak Open formatua izan zuen eta modu honen bidez, maiatzean izango den Junior mailako Espainiako Txapelketan arituko den taldea erabaki zen.
Banakako emaitzak:
Emakumezkoen borroka
• 53kg. Oihane Zabalegui, urrezko domina.
• 57kg. Oihane Bisbal, urrezko domina.
• 59kg. Rut Vergara, urrezko domina.
• 62kg. Leire Diego, urrezko domina.
• 68kg. Nerea Viana, urrezko domina.
Borroka Libre Olinpikoa
• 61kg. Miguel Ángel Marcos, urrezko domina.
• 70kg. Aitor Azanza, urrezko domina.
• 74kg. Iñaki Arbea, urrezko domina.
• 79kg. Gorka Lizaso, urrezko domina.
• 92kg. Aimar Alzon, urrezko domina.