Kategoria guztietako Grappling eta Grapplin Gi modalitateen Espainiako Txapelketak lehiatuak izan ziren Alacanteko La Nucian apirilaren 10ean eta 11n. Historikoa izan zen Nafarroak parte hartu baitzuen lehendabiziko aldiz.
Hain zuzen ere, Iruñeko Takumi Eskolako Santyago Díaz eta Adrián Martínez Rodríguez aritu ziren eta Santyagok brontzezko domina irabazi zuen Grappling modalitatearen 130 kilo baino gutxiagokoen lehian.
Diziplina honen 77 kilo baino gutxiagokoen txapelketan, Adrian 31.a izan zen.
Grapplin Gi-n Santyago 5. izan zen eta Adrian, 19.a.