LUCHA Hace 4 años

Hiru domina Etorkizun handiko Gazteen Nazioarteko Txapelketan

Hiru domina Etorkizun handiko Gazteen Nazioarteko Txapelketan

Joan den asteburuan, apirilaren 17an eta 18an, Pilar de la Horadada Alacanteko udalerrian, Borroka Olinpikoetako Etorkizun Handiko Gazteen Nazioarteko Txapelketa izan zen, junior eta 23 urtez azpikoen kategoriak barne. 

Txapelketa hau jokatu aurretik (apirilaren 12tik 16ra), kirolariek teknifikazio kontzentrazio batean parte hartu zuten.

Txapelketa hori eta kontzentrazioa, burbuila formatuari jarraituz egin ziren, osasun neurri zorrotzen arabera eta parte-hartzaile guztiei aurretik testa eginez.

Nazioarteko txapelketa hau Nafarroako Borroka Olinpikoen eta K.E. Federazioaren hobekuntza egutegiaren barruan dago. Federazioak 7 kirolari eta entrenatzaile bat eraman zituen, guztira 3 metal lortu zituztenak, honela banatuta:

Junior

Emakumezkoen borroka: Oihane Vallez, 5. 55 kilotan (lesioagatik kale egin behar izan zuena).

Kadete

Libre Olinpikoa: Sergio Vallez, brontzezko domina 51kg kategorian.

Emakumezkoen borroka:

Oihane Zabalegui, 4. 53kg-tan.

Oihane Bisbal, brontzezko domina 61kg -tan.

Rut Vergara, 4. 61kg-tan.

23 Urtez Azpikoak.

Emakumezkoen borroka:

Oihane Vallez, 4. 55kg-tan.

Miren Huarte, brontzezko domina 65kg-tan.

📸 Más imágenes