Maiatzaren 1ean eta 2an, San Agustín de Guadalixen (Madril), Espainiako Borroka Olinpikoetako Txapelketak (junior kategorian) eta Espainiako Sanambo eta Combat Sambo txapelketak (kategoria guztietan) egin ziren.
Hara joan zen Nafarroako selekzioa, 17 lagunez osatua, Club de Lucha Burlada eta Club Navarro de Lucha taldeetako kirolari, teknikari eta arbitroekin.
Parte hartu zuten 9 kirolariek 4 domina lortu zituzten ( Urre bat, Zilar bat eta 2 Brontze), honela banatuak:
• Borroka Olinpikoak. Junior Kategoria.
o Olinpiko Librea.
Aitor Azanza, 10. postua 70kg-tan.
Iñaki Arbea, 5. postua 74kg-tan.
Iñaki Jaurrieta, Brontzezko domina 86kg-tan.
o Borroka Greko-erromatarra.
Asier Nieto, 11. postua 67kg-tan.
Iván Romero, Brontzezko domina 72kg-tan.
o Emakumezkoen Borroka.
Oihane Vallez zilarrezko domina 50kg-tan.
Sambo. Kategoria Absolutua.
o Gizonezkoak.
Gorka Gracia, 8. postua 58kg-tan.
Ibai Gracia, Urrezko domina 71kg-tan.
o Emakumezkoak.
Ainara Garnica, 5. postua 54kg-tan.