Aintzane Gorria gure borrokalariak, Emakumea eta Kirola programaren barruan, Burlatako Udalak herri horretako ikastetxeei antolatutako hitzaldi batean hartu zuen parte azaroaren 3an.
Ainztane Gorriarekin batera Burlatako beste bi kirolari izan ziren, Rubén Pascual eta Oscar Rodríguez, eta kirolaren barruan izandako esperientzia pertsonalak azaldu zituzten, arrakastaren eta porrotaren kudeaketari dagokionez. Nola kudeatu presioa eta komunikatzeko gaur egungo moduak.