Asteburu honetan, Espainiako Grappling eta Grappling Gi txapelketak jokatu dira Sevillan, Takumi Eskolako bi ordezkari nafarrekin: Adrián Martínez eta Santyago Díaz.
Grappling Gi
Grappling Gi txapelketan, Santyago Díaz Espainiako txapeldun izan da 130 kg-ko kategorian. Nafarroako borrokalariak Kanariar Uharteko Alvaro Denizen kontrako finala irabazi zuen.
Nafarroako beste ordezkariak, Adrian Martínezek, hamargarren amaitu zuen 84 kg-ko kategorian
Grappling
Grappling txapelketan, Adrián Martínezek bederatzigarren postuan bukatu zuen. Santyago Díazek zazpigarren postuan amaitu zuen.