LUCHA Hace 3 años

Nafarrek distiratu zuten Europako Sambo Txapelketan

Nafarrek distiratu zuten Europako Sambo Txapelketan

Irailaren 15etik 18ra, Serbiako Novi Sad hirian egin zen 2022ko Samboko Europako Txapelketa. 24 herrialdetako kirolariak bildu zituen, besteak beste, Santyago Díaz (Takumi Eskola) eta Ibai eta Gorka Gracia anaiak (Nafarroako Borroka Kluba) nafarrak, talde nazionaleko kideak.

Hiru kirolariak etxera itzuli dira brontzezko domina batekin eta bi bosgarren posturekin. Hauek izan dira banakako emaitzak:

Junior kategoria:

Gorka Gracia bosgarren izan zen 58 kilo baino gutxiagokoen lehian ezin izan zuelako bontzezko domina lortzeko borrokatu lesio batengatik.

Senior kategoria:

Ibai Graciak brontzeko domina irabazi zuen 71 kilo baino gutxiagokoen lehian. Ramed Gukev (FIAS 1) txapeldun izan zen, Mindia Liluashvilik (GEO) bigarren posizioan amaitu zen eta Emil Hasanov-ek (AZE) beste brontzezko domina lortu zuen. 

Santyago Díaz bosgarren izan zen 98 kilo baino gehiagokoen kategorian.

Txapelketa honi buruzko informazio guztia:

https://sambo.sport/en/news/onlayn-translyatsiya-chempionat-evropy-po-sambo-2022-v-serbii/?fbclid=IwAR3tT-_lZjbjMp_IR2aQb5le4PXQVpI4M52Dzx6sX6dqtu_R4z8_0fnNRpc

Argazkia (1.a): International SAMBO Federation - FIAS

📸 Más imágenes