Aintzane Gorria gure borrokalariari azaroaren 23tik 27ra Parisen (Frantzia) egingo den "Henry Deglane" Emakumeen Borroka Libreko Nazioarteko Txapelketarako deia egin dio talde nazionalak.
Ainztane 50 kg baino gutxiagoko kategorian lehiatuko da.
Txapelketa honen aurretik, Training Camp eta Team Tournament-en parte hartuko du Ainztanek Parisko INSEPen, azaroaren 17tik 23ra. Taldekako kontzentrazioa eta txapelketa izango da (azaroaren 18an eta 19an), eta Espainiak, Poloniak, Alemaniak, Italiak eta Frantziak hartuko dute parte.