LUCHA Hace 3 años

Espainiako Borroka Olinpikoetako U15, U17 eta U23 Txapelketetako emaitzak

Espainiako Borroka Olinpikoetako  U15, U17 eta U23 Txapelketetako emaitzak

Sevillako Carmona herria izan zen Espainiako Borroka Olinpikoen Txapelketaren egoitza, otsailaren 11n eta 12an, U15, U17 eta U23 kategorietan.

Txapelketa Andrés Jiménez pabiloian egin zen 9:00etatik aurrera, eta 600 kirolari baino gehiago izan ziren bertan. 

Nafarroako espedizioa 14 kirolarik osatzen zuten, eta 8 aldiz igo ziren podiumera (4 zilarrezko domina eta 4 brontzezko domina).

Nabarmentzekoa da, halaber, Borroka Libre Olinpikoko U23 kategorian Club de Lucha Burladak lortutako 3. postua.

Banakako emitzak: 

U15

- Irama Serenelli (Egüés). Brontzea 46kg. kategorian.

- Dina Bellahsen (Lucha Burlada). 8. postua 50kg. kategorian

U17

- Pablo Gironés (Lucha Burlada). Brontzea 48kg. kategorian

- Francisco Guzmán (Lucha Burlada). 15. postua 55kg. kategorian

U23

- Oihane Bisbal (Lucha Burlada). Brontzea 59kg. kategorian

- Nerea Viana (Lucha Burlada). Zilarra 72kg. kategorian

- Gorka Gracia (Navarro de Lucha). Zilarra 60kg. kategorian

- Jeiro Alberto Maldonado (Lucha Burlada). Zilarra 63kg. kategorian

- Iván Romero (Navarro de Lucha). 5. postua 72kg. kategorian

- Sergio Vallez (Lucha Burlada). 4. postua 57kg. kategorian

- Íñigo Gironés (Lucha Burlada). Brontzea 61kg. kategorian

- Iñaki Arbea (Lucha Burlada). 5. postua 74kg. kategorian

- Aitor Azanza (Lucha Burlada). 7. postua 79kg. kategorian

- Aimar Alzón (Lucha Burlada). Zilarra 92kg. kategorian

📸 Más imágenes