Datorren ostegunean, martxoak 2, Aintzane Gorria borrokalaria Sofiara (Bulgaria) joango da Borroka Olinpikoetako Dan Kolov-Nikolova Petrov nazioarteko txapelketan parte hartzera.
Aurtengo edizioan, Borroka Olinpikoetako senior txapelketa honen 60. urteurrena beteko da. Martxoaren 2tik 5era izango da, Sofia Sport Hallen, 3 tapizekin.
Aintzanek 50 kg baino gutxiagoko kategorian borrokatuko du, eta Federazioko zuzendari tekniko Jose Manuel Menéndezekin batera arituko da.