Uztaileko lehen asteburuan, Miren Huartek eta Aimar Alzonek Espainiako Nazioarteko Sari Nagusian parte hartu zuten; nazioarteko maila handiko kirolariek parte hartu zuten hitzordu horretan, baita 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetara joango diren kirolariek ere. Miren Huarte nafarrak 5. postuan bukatu zuen 62 kilo baino gutxiagokoen kategorian eta Aimar Alzon 6. izan zen 97 kilo baino gutxiagokoenean.
Gainera, bi horiei federazioko beste hiru kirolari batu zitzaizkien nazioarteko kontzentrazioan parte hartzeko, uztailaren 8tik 13ra, Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroan.
Zorionak guztioi egindako lan bikainagatik eta... udaz gozatzera!