Pasa den asteburuan, Casablancan (Maroko), Sambo Playako Munduko Txapelketa lehiatu zen.
Ibai Gracia nafarra munduko txapeldun izendatu zen 71kiloko baino gutxiagokoen kategorian, txapelketa bikaina osatu ostean, eta, horrela, Espainiako lehen munduko txapelduna da diziplinan. Finalean, Graciak Iglitzki israeldarra kanporatu zuen.
Gainera, bere anaia Gorka Gracia ere munduko podiumera igo zen eta brontzezko domina lortuz 58kilokoen kategorian.
Zorionak!
58 kg
1. SHAMSUTDINOV Damir (FIAS 1)
2. YESPUSSINOV Askar (KAZ)
3. GRACIA Gorka (ESP)
3. LUCAS Demacon (FIAS 3)
71 kg
1. GRACIA Ibai (ESP)
2. IGLITZKI Matan (ISR)
3. OMARI Yassine (MAR)
3. DIACONESCU Daniel (ROU)
Argazkiak: Felucha