Joan den larunbatean, urriaren 26an, Nafarroako bost kirolari Madrilera joan ziren Madril Hiribilduko Torneoan - Carlos Ramosen Oroimenezkoan parte hartzera, eta guztiek domina bat ekarri zuten etxera (urrezko bat, hiru zilarrezko eta brontzezko bat).
Banakako emaitzak hauek izan ziren:
15 Urtez azpikoak
- Asier Olza, bigarren 44 kilokoen Borroka Olinpikoan
17 Urtez azpikoak
- Pablo Gironés, txapelduna 55 kilokoen Borroka Olinpikoan
- Irama Serenelli, bigarren 53 kilokoen Emakumezko Borrokan
23 Urtez azpikoak
- Sergio Vallez, hirugarren 57 kilokoen Borroka Olinpikoan
- Íñigo Gironés, bigarren 61 kilokoen Borroka Olinpikoan
Zorionak guztiei!