Urtarrilaren 23tik 26ra, Bulgariako Varna herrian ospatu zen Dan Kolov - Nikola Petrov Nazioarteko 62. Txapelketa. 12 herrialdetako 180 atletak hartu zuten parte: Azerbaijan, Georgia, Ekuador, Espainia, Alemania, Iran, Israel, Letonia, Norvegia, Ukraina, Estatu Batuak eta Bulgaria.
Eta Aintzane Gorria kirolariak (-53 kg) urrezko domina lortu zuen txapelketa ospetsu honetan.
Zorionak txapeldun, denboraldi hasiera oso ona!
Esteka honetan ikus daitezke emaitzak osorik:
Eta zuzenean egin zen emanaldia Bulgariako Borroka Libreko Federazioaren YouTubeko kanalean ikus daiteke: