LUCHA Hace 1 año

Nafarrek distiratu zuten Senior mailako Espainiako Sambo Txapelketan

Nafarrek distiratu zuten Senior mailako Espainiako Sambo Txapelketan

Pasa den larunbatean, martxoaren 15ean, Nafarroako Foru Komunitateko hamaika kirolari Gijonera joan ziren Samboko Senior mailako Espainiako Txapelketan parte hartzera, eta federaziokako sailkapenean hirugarren postua lortu zuten bai emakumezkoen Sambo mailan eta baita gizonezkoen Sambo mailan ere.

Aipatzekoa da Nafarroako Borroka Klubak bigarren postua lortu zuela kluben araberako sailkapenean, bai gizonezkoen mailan eta baita emakumezkoen mailan ere.

Banakako emaitzak hauek izan ziren:

Emakumezko Sambo

  - Marta Beorlegui 50kg 2.a

  - Ainara Garnica 50kg 5.a

  - Paula Beorlegui 54kg 1.a

  - Joane Buldain 59kg 2.a

  - María Ramos 65kg 1.a

Gizonezko Sambo

   - Gorka Gracia 58kg 1.a

   - Javier Lassa 64kg 2.a

   - Javier Más 64kg 11.a

   - Ibai Gracia 71kg 1.a

   - Asier Nieto 71kg 3.a

   - Lucas Monreal 88kg 12.a

Zorionak guztiei emaitzengatik!