Espainiako Borroka Olinpikoen Federazioak Irama Serenelli borrokalaria (Burlatako Borroka Taldea) deitudu Bukaresten (Errumania) maiatzaren 9tik 11ra egingo den 17 urtez azpikoen "Constantin Alexandru & Ioan W. Popovici" Nazioarteko Txapelketan parte hartzeko.
Hogei herrialdetako 300 atleta inguru izango dira, eta hiriko Erabilera Anitzeko Aretoan lehiatuko dira, lau tapizetan.
Espainiak 14 kideko taldea aurkeztuko du, guztiak Espainiako txapeldunak bere kategorian eta La Nuciako Gazte Promesen Txapelketan dominak lortu zituztenak:
Gizonezkoen borroka librea
51kg – Samvel Abrahamyan
55kg – Arthur Mayilyan
60kg – Yevgeniy Pinti
65kg – Beray Tundzhay
71kg – Udai Karbal
Emakumezkoen borroka librea
49kg – Sheila Mondragó
53kg – Nadia Zholtikova
57kg – Irama Serenelli
69kg – Paula Benaixa
69kg – Abril García
73kg – Ainara Lucía Sánchez
Grekoerromatarra
51kg – Marcos Lillo
60kg – Adrián Rosado
71kg – Álvaro Villafaina
Lehiaketa egunero 10:00etan hasiko da.
Zorte on, txapeldun!