Asteburu honetan, Bishkeken (Kirgizistan), Senior mailako Munduko Sanbo Txapelketa lehiatu zen, non Ibai Gracia eta María Ramos kirolari nafarrek parte hartu zuten.
Ibai Graciak (71 kg) saio bikaina egin zuen, lau borrokaldi irabazi zituen eta Rasul Nash (FIAS) kirolariaren aurkako finalean bakarrik galdu zuen, ondorioz, merezitako zilarrezko domina lortu zuen; XXI. mendean Munduko final absolutu bat jokatu duen Espainiako gizonezkoen lehen sanboka izan zen. Zorionak nazioarteko emaitza bikain honengatik!
Maria Ramosek (65kg), bere aldetik, ezin izan zuen Georgiako ordezkariaren aurkako bere lehen borrokaldia gainditu eta ez zuen berriro lehiatzeko aukerarik izan. Hala ere, maila goreneko txapelketa batean egindako ahalegina eta dedikazioa aitortu nahi diogu.
Nafarroako Borroka Olinpiko eta Diziplina Elkartuen Federazioaren partez biak zoriondu nahi ditugu egindako lan eta konpromisoagatik.
Argazkia: International Sambo Federation (FIAS)
Espainiako Federazioaren kronika: hemen.