Joandako urriaren 26an Ahmed Panev arbitro elkargoko zuzendariak zuzendutako Borroka Olinpikoetako arbitraje ikastaroa izan zen Burlatako Elizgibela kiroldegian.
Saio honetan arbitrajearekin lotutako arau berriak birpasatu ziren 2020ko Nafarroako Borroka Olinpikoetako Txapelketei eta Nafarroako Kirol Jokoei begira.