LUCHA Hace 6 años

#NikEtxeanEntrenatzenDut Aintzane Gorriarekin

#NikEtxeanEntrenatzenDut Aintzane Gorriarekin

Aintzane Gorriarekin solastu dugu eta borrokalari nafarra etxean aritzen ikusi ahal duzu ondorengo bideoan:

 

Egun batetik bestera, tapizetik etxeko zorura entrenatzera pasatu duzu, nola daramazu?

 

Egun batetik bestera erabat egokitu behar dugu entrenatzeko. Bi aste generamatzan aurre-olinpikoa prestatzen eta bat batean esan ziguten bertan behera geratzen zela eta Madrilera itzuli behar genuen azkar etxeratzeko. Ez genuen ongi ulertzen egoera, beraz, hasiera zaila izan zen. Egunak pasa, ikusi dugu zorte ona izan genuela bidaia egin ahal izan genuelako.

 

Nahiz eta mugak izan, kirol planifikazioa jarraitzen duzu?

 

Batez ere, mantenimendu planifikazioa da sasoia ez galtzeko. Hala eta guztiz ere, gure kirolean oso zaila da adiskidearen laguntza eta tapiza edo behar baitugu aritzeko. Etxean ez dut terraza edo lorategirik, orduan, berez borroka gutxi landu ahal dut. 

Dena den, txirrindula eliptikoa, pisuak eta mankuernak bai ditudane, saiatzen naiz Madriletik enkargatu diguten programa jarraitzen. Ahal dudan guztia egiten ari naiz ahalik eta hobekien pasatzeko. 

 

Zein ariketak egin ditzakezu?

 

Batez ere indarrarekin lotutakoak eta auto-kargak mankuernekin. mugikortasun artikularra lantzen dut, eskailerak igotzen eta jaisten ditut, pisu serieak, ariketak gomekin...

 

Haserrea, frustrazioa edo nahastea sentitu duzu?

 

Filosofiaz eta optimismoaz hartu dut, baina hasieran bai, nahiko nasgarria zen. Gaur egun, ahalik eta hobekien daramat. 

 

Grabatzen zara entrenatzen?

 

Bai, eta sare sozialetan partekatzen dut.

 

Nafarroako eta Espainiako Txapelketak, Joku Olinpikoak... dena bertan behera geratu da. Zer iruditzen zaizu?

 

Zentzuzkoa da. Gaur, osasuna kirola baino garrantzitsuagoa da eta guztion artean geldi behar dugu birusa. Segurtasun kondiziorik gabe ezin da lehiakatzea. Orduan, zentzuzkoa da. 

 

Ni Joku Olinpikoak atzeratzearen alde nengoen. Nahiz eta uztailean egoera hobetu, sasoian iristeko egin beharko litzateken planifikazioa ezinezkoa izango zen, kirolari guztiek ez genuen aukera berdinik izango... Balio olinpikoen kontra zihoan.

 

Gainera, ni bulimiaren kontra ere borrokatzen ari naizenez, ez nuen lehiaketa-erritmorik eta atzerapena ongi datorkit, pozik hartu dut albistea.

 

Nola egiten duzue taldekideekin elkarrekin entrenatzeko?

 

Banakaz jarraitzen dugu planifikazioa. Batzuek terraza edo dute, beste batzuek ez dute txirrindularik.... orduan, banakako planifikazioa egin ziguten etxean daukaguna aprobetxatzeko.

 

Eta kirolaz aparte, nola pasatzen duzu denbora?

 

Saiatzen naiz okupatuta egoten. Txakurra ateratzen dut, ikasten dut, entrenatzen dut, amatxorekin tik tok bideoak grabatzen ditugu, dantzatzen dugu, ordenatzen dugu, bidaia planifikatzen dugu... 

Gainera, koadrilan aplikazio bat aurkitu dugu 8 edo 10 konektatzeko aldi berean eta entrenamenduak prestatzen dizkiet elkarrekin aritzeko. Horrela kirola egitarazten diet, ohituta ez daudelako.

 

Egoera honek aldatuko gaitu?

 

Niri laguntzen dit pertsonalki hezten. Dena gehiago balioztatzen dut, batez ere diruditen gauza xumeak edo arruntak. Konturatu naiz batzuek ez dituztela eta esperientzia hau lagungarria izaten ari da niretzat.

Espero dut guztiontzat baliogarria izatea da eta gainditzerakoan elkartasun handiagoa izatea eta elkartuagoak izatea. 

📸 Más imágenes