2020an zehar federazioak lan egin zuen lizentzia autonomikoak aplikazio baten bidez kudeatzeko asmoz. ZenytSports enpresak lagundu zion erronka honetan.
Zerbitzu berri hau martxan da eta federatutako klub guztiek erabaili ahal dute. Modu honetan, kudeaketak zentralizatuak eta azkarragoak izanen dira. Honetaz gain, COVID-19aren kontra borrokatzen lagunduko du behar ez diren kontaktuak saihestuz.
Hilero ere kargak eginen dira, klub bakoitzak tramitatzen dituen lizentzia nazionalekin, informazio guztia puntu bakarrean izan dadin.
Afiliatutako klub bakoitzak eremu pertsonal bat izanen du, eta, bertan, lizentzia autonomikoak tramitatzeaz gain, bilera birtualak antolatu, egutegi nazionala eta autonomikoa eskuratu, prestakuntza jaso, emaitzak, material eskaerak, etab.
Era berean, afiliatu autonomiko bakoitzak eremu pertsonal bat izanen du, Interneteko konexioa duen edozein gailu mugikor edo ordenagailu pertsonaletik sartzeko.
Aplikazio hori ZenytSports-ek ere garatutako lehiaketa autonomikoaren sistemarekin lotuta egongo da. Sistema horren bidez, Nafarroako lehiaketa autonomikoak garatuko dira.
Sartu