MONTAÑA Hace 3 años

LIZARRAKO MENDI ELARTEAREN IX MENDI ASTEA

LIZARRAKO MENDI ELARTEAREN IX MENDI ASTEA

Lizarrako Mendizale Elkarteak mendi aste interesgarria prestatu du urriaren 24tik 30era.

Juan Mari Feliúk inauguratuko du aste hau Nafarroako mendizaletasunaren historia erakusketarekin Fray Diego Kultur Etxean. Leku horretan bertan izango dira hilaren 25eko saioak (Lur Iribarren “Nepal. Otro himalayismo es posible), hilaren 26an (Alex Txikon “Pumori. Mendiko alaba”. Saioa euskaraz izango da) eta 27an (“Escalada en Oman 2022”, talde antolatzaileko zenbait eskalatzailerekin).

Proiekzioak ere izango dira Los Llanos Kultur Gunean: 28an Silvia Vidalekin eta 30ean Denis Urubkorekin.

Gainera, igandean, hilak 30, Zumakearen Ibilbidea zeharkatuko duen martxa solidarioa dago programatuta.

Parte hartzera animatzen zaituztegu eta eskerrak ematen dizkiogu klub antolatzaileari ekitaldi hau posible egiteko egindako lanagatik.