<iframe width="560" height="315" src="https://
" title="YouTube video player" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share" allowfullscreen></iframe>
<iframe width="560" height="315" src="https://
" title="YouTube video player" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share" allowfullscreen></iframe>
MENDI TOUR, Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltaria, Iruñeko Golem Baiona zinemetan aurkeztuko da 2023ko denboraldia hasi berritan. Otsailaren 6- 7-8-9an, MENDI TOUR PAMPLONA/IRUÑAk bere 8. edizioa ospatuko du, Nafarroako hiriburuan.
Saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute beste behin. Alpinismoa, izotz eta haitz eskalada, dantza bertikala, muturreko eskia, ur bizietako kayaka, esplorazioa eta natura basatiko 11 film proiektatuko dira. Guztiak, 2022ko abenduko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian sarituak eta hautatuak izan ziren filmak.
Gidoi landuak, argazki bikainak, ikuslea abenturan murgiltzen duten soinu-bandak... kalitate oneneko zinema, bogan dagoen genero honetako zuzendari onenen eskutik.
Zinema-saio hauek gomendagarriak dira mendizaleentzat, zinema dokumentala maite dutenentzat eta, orobat, publiko zabalarentzat.
Bi saio eskainiko dira eguneko (17: 30ean eta 20: 00etan), bietan programazio berarekin.
Sarrerak Golem.es eta mendifilmfestival.com webguneetan eros daitezke, baita leihatilan ere. Lau egunetako bonuak 20 € balio du eta banakako sarrerek 6 €.
Mendi Film Festival elkarteak eta Golem Zinemek elkarlanean antolatzen dute ekitaldia, EITB taldearen babesarekin, eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren eta Skymetraje jaialdiaren laguntzarekin.
MENDI TOUR GOLEM BAIONA 2023
Aipatzekoa da “An Accidental Life” filma, Sari Nagusia Bilbon, Henna Taylorrek zuzendutako lana, Quinn Brett eskalatzaile ezagunaren egungo bizitza berrian erabat oinarritua, Yosemiten bost urte lehenago istripu larri bat izan zuen eskalatzaile aparta. “From shade to light” eta “Egoland” filmek bina sari jaso zituzten Bilbon. Lehenengoa Seb Montaz ezagunarena, Kilian Jornet edo Flying Frenchiesekin lan egindako zuzendari frantziarrarena, eta bigarrena Ignasi López zuzendari kataluniarrarena, stop-motion animazio teknikaren maisua. Kutsu nafarra, aurten, José Manuel García Serranok zuzendutako “Los tiempos cambian” pelikulak dakar. Koldo, Maider, Txispi eta Juanjo dira protagonistak, lau lagun erretiratu, horma estetiko eta ederretan eskalatzeko elkartzen diren lau lagun erretiratu. Pelikulafen Iruñeako estreinaldia izango da.