MONTAÑA Hace 2 años

ERRONKARIKO GOI PIRINIOA 12GARREN MENDI IBILALDIA

ERRONKARIKO GOI PIRINIOA 12GARREN MENDI IBILALDIA

Ibilaldi buruzko informazioa:  http://pirineosroncal.blogspot.com 

Izen ematea: https://inscripciones.nafarmendi.org

Federazioaren plataformaren  bidez  bakarrik  onartuko  dira inskripzioak.  Inola ere ez ibilaldiaren egunean, nahiz eta plaza libreak geratu.

Izena emateko kuota: 

 

  • 14 € federatuak
  • 17 € federatuta ez daudenak

 

Plazak: 250 parte-hartzaile

Data: 2023ko irailaren 23an

Bi ibilbide:

 

  • Zirkuitu luzea: 30,9 km, desnibela 1760 m
  • Zirkuitu laburra: 25,1 km, desnivela1240 m.

 

Irteera eta helmuga Asolaze kanpinean (Izaba) izanen da.

Irteera ordutegia: 8:00etan

Kontrolaren itxiera: 17:00etan

Hornidura solidoak eta likidoak: Donojoro, Mata de Haya, Belaguako aterpea, Arrako  eta helmugan  Asolaze kanpinean.

Igarotze kontrolak: Txamantxoia mendi gailurran, Arrakogoitin eta 4 hornidura puntutan. 

Denbora mozketak:

 

  • Mata de Haya 13:00etan
  • Belaguako aterpea 14:15etan
  • Arrakogoiti 15:00 h

 

Ibilbideak: aurreko edizioetan bezala, bi zirkuito egongo dira, non desberditasun bakarra Txamantxoiara  igotzea edo ez igotzea izango da.

 

Ibilbide luzearen deskribapena;

Asolaze kanpinetik irtenda, Errege Bidetik (GR 321) abiatu eta gero, eskuinetara doan bidezidorra hartuko da, Txamantxoia mendira mendebaldeko hegaletik igotzen dena. Behin tontorrera iritsita, jaitsieraren lehen zatia igoerako  bide beretik egiten da. Ondoren, Marengoko bordara  jaitsiko da, Errege Bidea (GR321) hartu eta Arrako ingururaino jarraitu arte. Belaguako sakanera iristean, Mata de Hayarako  (Errege Bideko GR321.2) bidexka hartuko da. Handik, Frantziarako errepidetik eta Belaguako sakanetik metro batzuk egin ondoren, bidezidor labur bat hartuko da, Zemeto (GR 321.2) bidearekin bat egiten duena, eta bertatik Belaguako aterpera igotzen da Zemetoko pasabidea zeharkatuz. Aterpetik, mendebalderantz, Arrakogoitiko leporaino iristen da GR 12ari jarraituz eta Asolazeko kanpinera itzultzen da Errege Bidetik (GR 321), Juan Pito  Bentatik eta Arrako ermitatik igaroz.

Guztirako distantzia: 30,9 kilometro. Desnibel metatua: 1760 m.

 

Ibilbide motzaren deskribapena:

Asolaze kanpinetik irtenda, Errege Bidetik (GR 321) abiatu eta gero, eskuinetara doan bidezidorra hartuko dugu, Txamantxoia mendira igotzen dena. Donojorora iristean, bide hau utzi eta ezkerraldean dagoen bidea hartzen da. Handik, Marengoko bordara  jaisten den bidezidorra hartuko dugu, Errege Bidea (GR 321) hartu eta Arrako ingururaino jarraitu arte. Belaguako sakanera iristean, Mata de Hayara (Errege Bideko GR 321.2 aldaera) doan bidezidorra hartuko da. Handik, Frantziarako errepidetik eta Belaguako sakanetik metro batzuk egin ondoren, Zemeto (GR 321.2) bidearekin bat egiten duen bidexka labur bat hartuko da, eta bertatik Belaguako aterpera igotzen da Zemetoko pasabidea zeharkatuz. Aterpetik, mendebalderantz, Arrakogoitiko leporaino iritsiko gara GR 12ari jarraituz eta Asolazeko kanpinera itzultzen da Errege Bidetik (GR 321), Juan Pito Bentatik eta Arrako ermitatik igaroz.

Guztirako distantzia: 25,1 kilometro.  Desnibel metatua: 1240 m.

 

ARAUDIA

1. Erronkariko Pirinio Garaiko XII Mendi Martxa ez da lehiakorra eta 2023ko Nafarroako Ibilbide Luzeko Martxa Txapelketan  parte hartzen du.

2. Parte hartzaileak antolatzaileek prestatutako tokian aurkeztuko dira, irteera orduan prest egoteko  behar besteko denborarekin.  Izen-ematea formalizatzeko, NANa eta, federatuta  egonez gero, federazio txartela aurkeztu beharko dute. Txartel bat banatuko da ezarritako kontroletan aurkezteko.

3. Denbora-mozketako puntuetatik denboraz kanpo pasatzen diren parte-hartzaileak martxatik kanpo geratuko dira. Antolakuntzak abisatuko die erretiratzeko edo ibilbidea bere ardurapean jarraitzeko.

4. Parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuko ditu sortzen dituen hondakinak, eta hornidura-guneetan utziko ditu. Edalontzi propioa eramatea gomendatzen da.

5. Martxa uzten duten parte hartzaileak  Antolakuntzari jakinarazi beharko diote.

6. Federatu gabeko pertsonek erakundeak kontratatutako asegurua izango dute.

7. Antolakuntzak eskubidea izango du martxa bertan behera uzteko, ibilbideak aldatzeko edo irteera atzeratzeko, eguraldia edo bestelako arrazoiak direla eta.

8. Adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko dute martxan parte hartzeko.

9. Araudi honetan aurreikusi gabeko guztia Antolakuntzak ebatziko du.

10. Martxan izena emateak araudi hau onartzea dakar.