MONTAÑA Hace 2 años

ERREKAREN

ERREKAREN

Bertze urte batez ere, Errekaren Mendiaren Eguna iristear dago (Azaroak 26, igandea). Aurtengo edizio berezi honetan, Alex Txikonek Ainara Marizkurrenaren oroimenez eskeiniko du proiekzioa. Bertan neguan Manaslun izandako esperientzi haundia kontatuko du.  

Izan ere, azken hiru neguak Manaslun pasatu ditu Alexek, eta hirugarrengoan lortu du lehen aldiz historian mendi hau neguan igotzea. Bere taldekideak abentura honetan Tenjen Sherpa, Pasang Nurbu Sherpa, Mingtemba Sherpa, Chhepal Sherpa, Pemba Tasi Sherpa eta Gyalu Sherpa izan dira.

Aurreko bi urtetako esperientziaz baliatuz, aurten estrategia oso argia eraman eta azkar mugitu ziren mendian, abenduaren 26an CB-ra iritsi eta Urtarrilaren 6an gailurra lortuz. Urtarrilaren 4ean jarri ziren martxan, eta 60 bat ordutan igo eta jeitsi ziren. Negua izateko, azkar ibili eta gailurretik buelta zuzenean egin zuten CB-ra, neka-neka eginda iritsiz. Berak erran bezala, bere biziko esperientzia gogorrenetako bat izan zen.  

Manaslun hiru urte hauetan bizitutako guztia Doneztebeko Zineman ederki azalduko digu Alexek. Espero zaituztegu!