Datorren abenduaren 9an Etxarri Aranazko Gazte Trail izango da, Nafarroako Kirol Jokoen 2. mendi lasterketa.
Izen-ematea beti kluben bitartez egiten da eta epea proba egin aurreko asteko ostiralean amaitzen da 14:00etan.
Hauek dira parte hartzen duten kategorien distantziak eta desnibelak:
- Haurren kategoria (2010n eta 2011an jaiotakoak): 7 kilometroko distantzia eta 151 metroko desnibela.
- Kadete kategoria (2008an eta 2009an jaiotakoak): 8,1 km-ko distantzia eta 330 metroko desnibela.
- Gazteen kategoria (2006an eta 2007an jaiotakoak): 11,4 km-ko distantzia eta 564 metroko desnibela.
Datozen egunetan ordutegien xehetasun gehiago emango dizkizuegu.