Abenduaren 18an, 12: 00etan, 2024ko lizentziak egiten hasiko gara. Gogoratu, abenduko egun horiek egiten badira, 2024ko urtarrilaren 1era arte ez dela indarrean sartuko.
Abenduaren 15a izango da 2023ko lizentziak eta luzapenak egiteko azken eguna.
Lizentziak mendi taldeen bidez egiten dira baita online ere.
Aurte ere, txartel fisikoa nahi den ala ez aukera daiteke. Gainera, lizentzia mugikorrean eramateko aplikazioa ere badugu:
- LICENCIA DEPORTIVA izeneko aplikazioa Android mugikorretarako: deskargatu eta teléfono zenbaki eskatuko dizu sartzeko kodea bidaltzeko. Aplikazioan txartela izateko ezinbestekoa da federatzeko programan telefono mugikorra agetzea. App hori Nafarroako beste kirol federazio batzuek ere erabiltzen dute.
- Apple eta beste gailu batzuk: deskargatu aplikazioa helbide honetan: https://app.licenciadeportiva.app
Txartela beti edukitzea gomendatzen dugu (digitala edo fisikoa), zentro medikoetan eska baitezakete. Gainera, datuak zuzenak direla berrikusteko modu egokia da.
Aterpeetako beherapenek iaz bezala jarraitzen dute:
- Nafar txartelarekin deskontuak Kataluniako, Aragoiko, Nafarroako, Euskadiko eta Asturiasko federazioen babeslekuetan.
- FEDME txartelarekin: Nafar txartelarenak eta aterpeen elkarrekikikotasun Hitzarmenekoak.
KORRESPONDENTZIAREN XEDE DIREN ATERPEAK
web honetan aterpe guztiak ikus ditzakezu