MONTAÑA Hace 2 años

ETXARRIKO GAZTE TRAIL. NAFARROAKO KIROL JOKOAK

ETXARRIKO GAZTE TRAIL. NAFARROAKO KIROL JOKOAK

Lasterketa Abenduaren 9an izango da Etxarri Aranatzeko kanpiñeko instalakuntzetatik. Lasterketa NAFARROAKO KIROLA JOKOAK – JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA (NKJ-JDN)rako puntuagarria izango da. Aipatu kopa horretan Nafarroan eskolarizatutako ikasleak soilik partehartuko dute. TRIKU TRAIL KIROL TALDEAk, proba beste herrialde batzutako korrikalariei zabaldu die partehartzeko aukera.

Hiru kategoriaz osatuko da lasterketa:

  • Infatilak: 2010-2011 jaiotakoak. Ibilbidea 6,8km eta 151m+.
  • Kadeteak: 2008-2009 jaiotakoak. Ibilbidea 8km eta 330m+.
  • Jubenilak; 2006-2007 jaiotakoak. Ibilbidea 11 km eta 564m+.

Ordutegiak: 

  • Dortsal banaketa: 8:30 tatik 9:15 arte. Etxarriko kanpiñeko harrera gunean.
  • 9:00tan hitzaldi teknikoa.
  • 9:30tan lasterketa irteera. Kategoria guztiak elkarrekin aterako dira. Lasterketa irekitzen antolakuntzako kide bat joanen da lehen kilometroan zehar. Lasterketa atzealdean, kategoria bakoitzeko erratza lanak egiten antolakuntzako kideak joanen dira.
  • 12:00tan sari banaketa eta auzatea edo gosaria. 

Oharrak: 

  • Korrikalari guztiek dortsalarekin batera, babesleek oparitutako produktuekin poltsa bat jasoko dute.
  • Ez da kontsigna zerbitzurik izango. 
  • Proba amaitzean, nahi duten korrikalariek kanpiñeko dutxak erabili ahalko dituzte. 
  • Proba NKJ-JDNrako puntuagarria bada, sari banaketan kategoria bakoitzeko sailkapen orokorreko  hiru lehen emakumezko eta hiru lehen gizonezkoei medaila bana emango zaie.