Azaroan amaitu da Erronkaribarko Bidexka Sarearen birhomologazioa.
Sare hau 160 kilometroko bide homologatuek osatzen dute: Iparraldetik Hegoaldera bailara egituratzen duen GR® tronkala, Larrara hurbiltzen gaituen PR® bat eta Belaguako zein bertako herrietako txoko bereziak ezagutzeko hamaika SL®.
Sarea Erronkaribarko Batzorde Nagusiak 2018. urtean sortu zuen, sustatzaile eta mantentze-lanen arduraduna delarik.