Urte honetatik aurrera, ez da plastikozko edalontzirik emanen horniduretan, eta lasterkati bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du lasterketan
Apirilaren 14an, igandean, egingo den Berako Mendi Maratoi Erdirako izen-emateak datorren astelehenean, martxoaren 11n, 15:00etatik aurrera irekiko dira,
www.pb-organisation.com webgunean .
525 dortsal eskuragarri jarriko dira. Dortsalak agortzen ez badira, izen-ematea apirilaren 10ean itxiko da.
Inskripzioaren prezioa 33 eurokoa izanen da korrikalari federatuentzat eta 35 eurokoa federatu gabeentzat. Izena emateko ez da beharrezkoa aldez aurretik webgunean erregistratzea.
Berako Mendi Maratoi Erdia Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuituan sartzen da. Zirkuituak 22 proba ditu, eta Berakoa baliagarria izango da Nafarroako rankingerako. Urtean zehar, Zirkuituko lasterketa guztiak puntuatuko ditu, eta ekainean eta abenduan sariak emango dira erregulartasuna saritzeko.
GAZTE TRAIL
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Gazte Traila egingo da, eta izena emateko www.pb-organisation.com web-orrian izango da 7 euroen truke.
EDALONTZIRIK EZ HORNIDURETAN
Berritasun gisa, aurten ez da plastikozko edalontzirik egongo maratoi erdiko horniduretan. Lasterketak hartzen duen inguru naturalean ahalik eta plastiko gutxien erabiltzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du, ibilbideko hamar horniduretan ura edo edari isotonikoz betetzeko. Mendiko lasterketetan gero eta ekimen iraunkorragoa eta arduratsuagoaren alde egingo du aurten Manttalek.