Urtero bezala, Iratxo Mendi Taldeak apirilaren 27an XXXIII. Sakanako Ibilaldia egindo du.
Joan den urteko edizioan Iñaki Ochoa de Olza - SOS Himalaya Fundazioari Makaluko Ospitalerako (Nepal) dirua biltzen lagundu ahal izan bazioten, 2024 honetan Sakanako Ibilaldiak, elkartasunezko erronkatzat palestinarrei laguntzea erabaki du parte-hartzaileen eta laguntzaileen artean jaso dezaketen diru-laguntza emanez. Mendia eta elkartasuna binomioa gero eta indartsuago bihur dadila!
Hori dela eta, Sakanako Ibilaldia antolatzen dutenek motibazio berezia dute aurtengo edizioari ahalik eta zabalkunderik handiena emateko, mendizaleen erantzuna inoiz baino handiagoa izan dadin, palestinarrei diru kopuru esanguratsua bidali ahal izateko.