Irailaren 18an ospatuko den Berako X. Itzulirako izen ematea irekita dago.
Ibilaladia goizeko 7:00etan hasiko da Agerra auzotik eta Bidasoa karrika zehar jarraituz lehenengo tontorrera iritsiko da, Zigorriaga, ibilbidearen 6. kilometroan dagoena. Eguraldia lagun, Hondarribia, Hendaia eta Aiako Harriak begiztatzea posiblea izango da. Tontorrez tontor jarraituz, Manttaletik pasatuko da Ibardineraino.
Ibardi komertziogunea zeharkatu eta maldan gora joan ondoren Erentzunera igoko da eta ondoren Okalarrera jeitsiz.
Bidaxka jarraituz Usategietara ailegatuko da, eta handik ardi zokotik Landagaita lepora (13. km.).
Larunera igotzeko lesora zaharrera joango da eta hemendik Konkorreko lepora. Larun Txiki eskuinaldean utziko da eta ezkeraldean itsasoa eta Lapurdi bistatuz Zizkuitzeko lepora ailegatuko da. Hiru Itturri aldera joko da Larun inguratuz, tontorrera mendiaren iparraldetik igotzeko.
Larunetik Lizuniaga aldera abiatuko da martxa, 4 kilometroko jeitsiera eginez. Lizuniagatik pasatu ondoren, berehala A Ibilbea, Labiagara igoko duena, (lepoan Luis Mª Apeztegia mendizale beratarraren omenez oroitarri bat dago) edo B Ibilbidea aukeratu beharko da. Bi ibilbideek bat egingo dute A ibilbidea Idoiako lepoa jeitsi ondoren.
Ibilbideko azken tontorra Larretagaina izango da. Bertan Xabier Zubieta, Luis Mª Pikabea eta Xabier Saralegiren errautsak zabaldu ziren eta beraien omenez ezarritako oroigarri bat dago.
Larretagainatik 3 kilometroko jeitsiera azkar batean, martxa Agerra Mendi Taldera ailegatuko da, itzuliari amaiera emanez.
Izen ematea