MONTAÑA Hace 1 año

NAFARROAKO LASTERKETA BERTIKALAREN BANAKAKO ETA KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAK

NAFARROAKO LASTERKETA BERTIKALAREN BANAKAKO ETA KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAK

2024ko Nafarroako Lasterketa Bertikalaren Kluben Arteko eta Banakako Txapelketa  ekainaren 14ean izango da ARDIBIDEPIKUA BERTIKALA lasterketan.

Taldeen izen ematea info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue, azken eguna ekainaren 6 izango da.

Taldeen betebeharrak 

 

  • Gizonen taldeak edo emakumeen taldeak izango dira.
  • Gizonen taldeek 3 eta 8 arteko partaideak izango dituzte. Emakumearenak 2 eta 8 artean.
  • Txapelketa bakoitzean klub bakoitzeko lehendabiziko hiruen denborak izango ditugu aintzat, Nafarroako mendi federatuak badira. Korrikalariak bere federatu txartelan agertzen den mendi taldekoa da. Gizoenen kasuan, lasterkariak 2 edo gutxiago badira, klubetako sailkapenean ez da agertuko klub hura. Gizonen kasuan, klub bakoitzako gutxienez 3 lasterkari sailkatu beharko dira klubetako sailkapenean agertu ahal izateko.
  • Lasterkari bakoitzak izen ematea egin beharko du txapelketari dagokion lasterketan.
  • Parte-hartzaileek gutxienez 18 urte izango dituzte. Denboraldi osoan kontuan hartu beharreko adina izango da parte-hartzaileak lehiaketaren urteko abenduaren 31n duena.