Abenduaren 16an, 12: 00etan, 2025eko lizentziak egiten hasiko gara. Gogoratu, abenduko egun horiek egiten badira, 2025eko urtarrillera arte ez dela indarrean sartuko.
Abenduaren 13a izango da 2024ko lizentziak eta luzapenak egiteko azken eguna.
Lizentziak mendi taldeen bidez egiten dira baita online ere.
OSO GARRANTZITSUA
Federazioa lizentziarenn alta jasotzen duenetik 2 egunera aktibatuko da asegurua.
ISTRIPUREN BAT GERTATZEN DEN GUZTIETAN PARTEAL EMATEKO TELEFONOETARA DEITU BEHAR DUZUETA ETA JOAN ITUNPEKO ZENTROETARA. Telefonoak zure txartelean agertzen dira eta mugikorrean gordetzea gomendatzen dizuegu.
ASEGURUAK SOILIK ESTALTZEN DU ITUNPENEKO ZENTROETAN, ezinbesteko larrialdietan izan ezik.
Aurte ere, txartel fisikoa nahi den ala ez aukera daiteke. Gainera, lizentzia mugikorrean eramateko aplikazioa ere badugu:
- LICENCIA DEPORTIVA izeneko aplikazioa Android mugikorretarako: deskargatu eta teléfono zenbaki eskatuko dizu sartzeko kodea bidaltzeko. Aplikazioan txartela izateko ezinbestekoa da federatzeko programan telefono mugikorra agetzea. App hori Nafarroako beste kirol federazio batzuek ere erabiltzen dute.
- Apple eta beste gailu batzuk: deskargatu aplikazioa helbide honetan: https://app.licenciadeportiva.app
Txartela beti edukitzea gomendatzen dugu (digitala edo fisikoa), zentro medikoetan eska baitezakete. Gainera, datuak zuzenak direla berrikusteko modu egokia da.
Aterpeetako beherapenek iaz bezala jarraitzen dute:
Nafar txartelarekin deskontuak Kataluniako, Aragoiko, Nafarroako, Euskadiko eta Asturiasko federazioen babeslekuetan.
FEDME txartelarekin: Nafar txartelarenak eta aterpeen elkarrekikikotasun Hitzarmenekoak.
KORRESPONDENTZIAREN XEDE DIREN ATERPEAK
ATERPE GUZTIAK HEMEN IKUS DITZAKEZU