MONTAÑA Hace 1 año

2025EKO BIDEZIDORREN BOLONDRESA IZATEKO IZEN-EMATEA IREKI DUGU

2025EKO BIDEZIDORREN BOLONDRESA IZATEKO IZEN-EMATEA IREKI DUGU

2024an ere Nafarroako GR 11, GR 12, GR 20, GR 220, GRTk eta Trekking del Bidasoa bidezidorrak mantentzeko lana egiten jarraitu dugu. Halaber, Sendero Historiko izeneko GR 1eko Nafarroako ibilbidea markatu dugu. 

Mendizalea izanda, GR hauek ezagutzen dituzu eta hainbatetan ibilbidean ikusi dituzun markei eta hesolei esker bidean aurre egin ahal izan duzu. Lan hori bolondresek egin dute, 2007an hasi genuen programan barne. Urtero bidezidorren zati baten barna ibiltzen dira, markak berriro margotzeko eta falta diren hesolak berriro jartzeko. Horretarako ikastaro bat egin zuten eta FEDME titulua duen bidezidorren tekniko baten laguntza dute.

GR bidezidor bakoitzak arduradun bat du. Berak azalduko dio bolondresari zen zatia mantendu behar duen eta nola egin behar duen. Zalantzak ere argituko dizikio. Federazioan lana egiteko behar duen material guztia emango diogu.

Boluntariotzan parte hartzeko epea zabalik dago. Izena eman nahi baduzu, erantsitako dokumentua bete eta info@mendinavarra.com helbidera bidali behar duzu otsailaren 28 baino lehen.

Martxoaren 15ean ikastaro teoriko praktikoa egingo dugu: saio teorikoa 9:00etatik 13:30era Iruñeko Fuerte Printzea Erresidentzian (Goroabe kalea, 36) eta praktikoa 15:30ean Atarrabian.

📄 Documentos relacionados