MONTAÑA Hace 14 años

XX. MENDIZALE HELDUEN IBILALDIA

XX. MENDIZALE HELDUEN IBILALDIA

Nafarroa Kirol Elkarteak XX. Mendizale Helduen Ibialdia antolatu du, irailaren 25ean Beintza Labaienen ospatuko duena.

50 urtetik gorako mendizaleak bilduko dituen martxa hau 9:30ean hasiko dira eta 3 ordu eta erdiko iraupena izango du. Ibilaldia dohakoa da eta ez lehikorra. Bukatutakoan opari-oroigarri bana emango zaie partehartziele guztiei eta hamaiketakoa ere izango da.

Ibilaldia Beintzatik abiatuko da PR-NA 102tik Orraita mendi-lepora. Soratxipi eta Ellotik pasatu ondoren Beintzara itzuliko da PR-NA101etik. Ibilbide osoa balizatuta izango da eta 4 kontrolgune jarrriko dira: Orraita mendi-lepoan, Soratxipi gailurrean, pistako bidegurutzean (Ello pasa ondoren dagoen borda batean) eta Labaienen.

Eguerdian bazkaria izango da Doneztebeko Santamaria Hotelean, nahi duenarentzat.

Bazkarirako izen-ematea Nafarroa Kirol Elkartean egin beharko da (Iruñeko Jarauta kalea, 78 - 948224324). Klubaren jedeaurreko ordutegia da astelehen, asteazken eta ostiraletan 19:00etatik 21:00etara.

"Informazio gehiago" atalean informazio eta araudia biltzen dituen folletoa duzue.

📄 Documentos relacionados