MONTAÑA Hace 1 año

2025EKO MENDI UDALEKUAK

2025EKO MENDI UDALEKUAK

Nafarroako eta Euskadido Mendi Federazioek batera aurten Belaguan mendi udalekuetan antolatu ditugu (euskaraz izango dira):

 

  • 7 EGUN, IGANDETIK LARUNBATERA: 7 egun eta 6 gaueko udaleku itxiak egiteko proposamena jasotzen da, Belaguan eta inguruetan.
  • DATAK:
    • Uztailaren 6tik 12ra.
    • Uztailaren 20tik 26ra.
  • 2014 eta 2009 urteen artean jaiotako partaideei zuzenduta (biak barne).
  • Parte-hartzaile guztiek federatuta egon beharko dute (FNDMEK-MEKNF edo EMF lizentzia).
  • •Udalekuetako arduradunek programan aldaketak egin ahal izango dituzte, ingurunearen baldintzen eta baldintza klimatologikoen arabera.
  • Parte-hartzaileren batek menu berezi bat behar badu, beharrezkoa da aldez aurretik informazioa ematea, alergiak, zeliakoak edo gaixotasunak direla-eta (formularioko “Iruzkinak” laukitxoan adierazi, mesedez).
  • Libre dauden plazak: 22 aste bakoitzean (plazen %50 EMFrentzat: 11/aste – MEKNFrentzat: 11/aste).
  • Izen-emateko epea: maiatzaren 15era arte edo plazak agortu arte.
  • Izen-ematea egitean zure Federazioan plazarik geratzen ez bada, itxaron-zerrendan izena eman dezakezu. Epea amaitu ondoren, Euskadiko edo Nafarroako Federazioan plazak libre geratuko balira, itxaron-zerrendan izen-emate ordenaren arabera esleituko lirateke.

 

Izen-ematea irekita dago https://emf.eus/eu/mendiko-udalekuak-belagua-2025#mce_temp_url# web gunean. Bertan argibide osoa duzue.