MONTAÑA Hace 1 año

XIX. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA

XIX. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA

550 KORRIKALARIK BAINO GEHIAGOK PARTE HARTUKO DUTE DATORREN IGANDEAN, APIRILAK 14, XIX. BERAKO MENDI MARATOI ERDIAN 

Oier Ariznabarreta, Ainara Urrutia eta Maddalen Jiménez, aurreko urtetako irabazleak, gure artean izanen ditugu aurten ere. 

Larunbatean, apirilak 12, Ttiki Trail izanen da, eta igandean, Gazte Trail.

550 parte-hartzaile baino gehiagok parte hartuko dute igande honetan, apirilaren 13an, Berako Mendi Maratoi Erdiaren hemeretzigarren edizioan. Martxoaren hasieran salgai jarri ziren dortsal guztiak bost egunetan agortu ziren, beraz, lasterketan bostehun korrikalari baino gehiagok parte hartuko dute. 

Oier Ariznabarretak, Berako Mendi Maratoi Erdia zortzi aldiz irabazi duenak, parte hartuko du berriro, iazko hutsegitearen ondoren. Durangoko korrikalariak marka onena du 2014tik (ordubete, 37 minutu eta 30 segundo). Ariznabarretaz gain, Josu Urrestarazuk (bosgarren iaz), Pablo Salaverria maratoilariak, Walter Becerrak (lau aldiz podiuma egin duena) eta Unai Zialtzetak (seigarren iaz) parte hartuko dute ere. 

Emakumezkoen sailkapenean Maddalen Jiménezek, irabazlea iaz, eta Ainara Urrutiak, garailea 2023an, parte hartuko dute, baita Maud Combarieuk, hirugarren iaz, eta Ane Eltzaurdiak. 

89 emakume inguruk izena eman dute lasterketan. Horien artean, Luis Lasa dago, tolosarra, 18 edizioetan parte hartu duena. Horrez gain, Berako 39 korrikalarik parte hartuko dute. 

Irteera 9.30ean izanen da eta lehenengo korrikalaria 11.10 ailegatzea aurreikusten da. 

Ibilbidean zehar 150 boluntario egonen dira, bi anbulantziaz, medikuez eta fisioterapeutaz gain. 

Era berean, aurten ere parte-hartzaileen artean produktu-zozketa eginen da, baita Ricardo Barojako frontoian egiten den luncha ere, sari banaketa amaitzerakoan. Guztira, 1.750 euro banatuko dira eskudirutan gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutuetan sailkatutako lehen bosten artean, gehi 150 euro gizonezkoen eta emakumezkoen errekor bakoitzerako, eta 150 euro Ibardingo tarteko helmugarako. 

PLASTIKOZKO EDALONTZIRIK EZ JAN-EDANAK HARTZEKO TOKIETAN.

Iaz egin bezala, aurten ez dira plastikozko edalontziak jarriko jan-edanak hartzeko tokietan. Mendi lasterketetan ohikoa den bezala, korrikalari bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du ura edo edari isotonikoak edateko ibilbidean zehaztutako hainbat tokietan. Hori esker, lasterketako ingurune naturalean plastikozko hondakinak saihestea lortu nahi da.   

GAZTE TRAIL, IGANDEAN ERE. 

Manttalek berriz Gazte Trail antolatuko du aurten. 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lasterketa da eta hiru kategoria izango ditu: jubenilak, kadeteak eta infantilak.  

Probak 9,5 kilometro eta 387 metroko desnibela izango du jubenilentzat (2007-2008an jaiotakoak); 7,9 kilometro eta 283 metroko desnibela kadeteentzat (2009-2010ean jaiotakoak) eta 6 kilometro eta 154 metroko desnibela infantilentzat (2011-2012an jaiotakoak).  

Lasterketa jubenila 10.15tan hasiko da eta kadetea zein infantila 10.20tan. Ibilbidearen amaierako tarteak mendi maratoi erdian egiten denaren antzekoa da. 

Izen-ematea irekia dago pb-organisation.com webgunean. 

IBILBIDE BERRIA EGOKITUTA

Kadeteen eta infantilen lasterketaren ibilbidea berria da eta bi kilometro Berako hainbat kolektiboek egindako auzolanari esker ireki den bide berri batetik doaz. Bidea, ia dena jaitsiera, Ibardingo errepidearen 4. Kilometrotik gertu hasten da eta Olasenekobordan amaitu. 

Aspaldian erabiltzen ez zen bidexka bat da, eta ondorioz, urte osoan zehar erabili ahal izateko garbitu da. 

Hain zuzen, bidea maiz zeharkatzen du Xantel Erreka, eta horregatik egurrezko plataforma txikiak jarri dira. 

Ibilbide osoa, Berako kiroldegi ondotik irteten eta amaitzen dena, osorik egin daiteke Wikiloc aplikazioa erabiliz, “Berako Gazte Trail 2025. Kadeteak” izenarekin.  

TTIKI TRAIL

Mendi Maratoi Erdiaren bezperan umeentzako lasterketak egingo dira Matzada futbol zelaiaren inguruan. 

Lasterketak 16.00etatik antzinera izanen dira, lau kategoria eta distantziarekin: 

• 6-7 urte. (2017-2018an jaiotakoak). 250 metro

• 8-9 urte. (2015-2016an jaiotakoak). 650 metro

• 10-11 urte. (2013-2014an jaiotakoak). 1.450 metro 

• 12-13 urte. (2011-2012an jaiotakoak). 2.050 metro

Izen-ematea, dohainik, www.pb-organisation.com webgunean zabalik dago, baina egunean bertan ere izena eman daiteke 15.00etatik aitzinera.   

Ez da saririk egonen irabazleentzako, baina parte-hartzaile guztiek opari bat eskuratuko dute. 6 urte beherakoek parte har dezakete. Lasterketak amaitzerakoan, merienda eskainiko zaie parte-hartzaileei. 

TXANGOAK LASTERKETA IKUSTEKO

Lasterketa egunerako gidatutako bi txango antolatu dira korrikalariak ikusteko. 

Lehenengo txangoa 08:30ean irtengo da irteera ingurutik Larunerako noranzkoan, 14 kilometroko ibilbidea eginez. 

Ordu erdi geroago, 09:00etan, bertze txangoa abiatuko da Landagainetara, 10 kilometro ingurukoa. 

PROGRAMAKETA ETA ORDUTEGIAK

16.00 Haurrentzako lasterketak. Matzada

17.00-18.30 Dortsalak ematea. Berako Kiroldegia. 

2025/4/13 IGANDEA

8.30 Bera-Larun-Bera txangoaren irteera lasterketa ikusteko. 

Distantzia: 14 km

9.00 Bera-Usatitask-Landagaita-Bera txangoaren irteera lasterketa ikusteko. 

Distancia: 10 km.

8.00-9.00 Dortsalak ematea. Berako Kiroldegia. 

9.30 Berako Mendi Maratoi Erdiaren irteera. 

10.15 Gazte Trail jubenilen irteera

10.20 Gazte Trail kadete eta infantilen irteera

11.10 Lehen korrikalariaren iritsiera, gutxi gorabehera. 

12.50 Azken korrikalariaren iritsiera, gutxi gorabehera. 

13.30 Sari banaketa eta lunch. 

📸 Más imágenes