Maiatzaren 18an ibilaldia hau egingo dute Beran.
IZEN-EMATEA ETA ARGIBIDE GEHIAGO: https://inscripciones.nafarmendi.org/Evento/Detalle/301
BERAKO MENDI ITZULIA MAIATZAREN 18AN EGINGO DA
Bi ibilbide egongo dira, 22 eta 26 kilometrokoak,eta Larunera igotzea aukerakoa izango da
Datorren igandean, maiatzaren 18an, Agerra Mendi Taldeak Berako Mendi Itzuliaren hamabosgarren edizioa antolatuko du, 22 eta 26 kilometroko bi ibilbide izango dituen mendi-ibilaldia. 26 kilometroko ibilbidea, 1.600 metroko desnibelarekin, Larunetik pasako da; 22 kilometrokoak, berriz, 1.200 metroko desnibela izango du eta leunagoa da.
Izen-ematea aldez aurretik egin daiteke inscripciones.nafarmendi.org webgunean, edo egun berean, 6.30 eta 7.30 bitartean, elkartearen egoitzan, Berako Agerra auzoan. Federatuek 13 euro ordaindu beharko dituzte federazio-txartela aurkeztuta, eta 15 euro federatu gabeek. Irteera bertatik aterako da, 7:30tan.
Parte-hartzaile bakoitzak kartulina bat jasoko du irteerako kontrolean, eta Intzola, Larun eta Idoiako lepoko kontroletan eta elkartera iristean aurkeztu beharko du.
Ibilbidean zehar, lau hornidura puntu egingo dira janari eta edariarekin: Intzolan (9. km), Larunen (15. km), Idoiako lepoan (19. km/22. km) eta elkartean bukaeran.
Mendizaleak Agerra auzotik aterako dira lehen gailurrera joateko, Manttalera (5. km). Ibardinetik igaro ondoren, Intzolara joango dira (9. km), eta handik Iesolako Bentara igoko dira (11. km). Ibilaldiko puntu horretan, 26 kilometroko martxa Larunera joango da (15. km), gero Lizuniagara jaitsi (19. km) eta Idoiako Lepotik (22 km-ra), Larretagainera (Santa Barbara, 24 km). Azkenik, elkartean bukatuko da, Agerran, 26 kilometroko bira zirkularra osatuz.
Bestalde, ibilbide motza Iesolako bentatik Maletera jaitsiko da (16. km), hortik Idoiako Lepora eta Larretagainara joanez, eta 22 kilometroko ibilbidea Agerran bukatuz.
Berako Mendi Itzulia Nafarroako Mendi Kirol Federazioak antolatzen duen Ibilbide Luzeko Mendi Ibilaldien Nafarroako Zirkuituan dago. Orain arte Sakanako, Ameskoako, Etxauriko eta Etxalarko ibilaldiak egin dira eta hurrengo hitzorduak hauek izango dira: Hiru Mendi Zerrak (maiatzaren 13an), Berako Itzulia (maiatzaren 18an), Baztango Mendi Ibilaldia (maiatzaren 25ean), Aralarko Mendi Ibilaldia (ekainaren 15ean), Aresoko Itzulia (irailaren 7an), Erronkariko Pirinio Garaiko Martxa (irailaren 20an) eta Irañetako Euskal Herriko Erdigunera ibilaldia (urriaren 12an)