MONTAÑA Hace 14 años

Garralda - Aribe - Aria - Garralda ibilbide hau urriaren 8an ospatuko da, Napar Bideak taldeak antolatuta.  

10. urteurrena ospatzen ari den mendi talde honek bere web orri berria ere aurkeztuko du.

Doakoa da eta izen ematea ONLINE, edo Garraldako Eskolan egingo da 9:30ean. Aldez aurretik egindakoak berretsiko dira Garraldako eskolan 9:300ean.

Aezkoa Ibarreko hiru herri hauen zehar doan ibilbide interesgarri hau Garraldako errota berritik abiatuko da eta Ariberako jeitsierari ekingo dio aberentzako bidexka batetik. Jeitsiera honetan haritzak eta ezpel ederrak nagusi izango dira Iratiko ertzeraino. Aribeko irtenbidean errota zaharra dago, harizti baten aurrean, Tristuibartea Erreserba Integrala gaizki deritzaiona.

Bertatik igoera gogorrari ekingo diogu eta garaien herria den Ariako landetara ailegatuko gara. Bide zaharretik eta bidexka batetik igoz airezko bide batera eramaten gaituen desbideratze bateraino. Bertatik ikusten dien Aribeko eta ibarreko ikuspegiak politak dira benetan, Erondoa mendia inguratuz berriro Garraldara iritsiko gara.

Parte hartzailei oroigarri bana emando zaie.

Napar Bideak taldeak parte hartzera  eta etxeko txikienak ere zuekin eramatera animatzen zaituzte.

📄 Documentos relacionados