Azaroaren 12an, larunbatarekin, Huescan FEDMEren III. Mintegia izango da “El Montañismo en el siglo XXI” lemapean. Mintegi horretan, hiru mahi inguru antolatuko dira gai hauei buruz hitz egiteko: sareko teknologi berriak mendi kiroletan, kirol errendimendu hobetzea mendi kiroletan, arriskua eta segurtasuna mendian.
Mintegia Huescako Danzantes etorbidean dagoen Kongresu Jauregian izango da.
Parte hartu ahal izateko, izena eman behar da http://www.p-guara.com/otras/2011/Insc-Seminario.htm web orriko formularioaren bitartez. 80 lagunentzako tokia dago, eta igandean, nahi duenak Vadiello inguruak ezagutzeko txango bat egin ahal izango du.