Hilabeten honetan izango diren Estatuko Mendi-ibilien XXV. Jardunaldien harira, Federazioark "Senderismo en tela" izeneko erakusketa antolatu du Mendillorriko Civivoxen. Urriaren 11an, arratsaldeko 20:00etan abiatuko da. Urriaren 27 arte ikusgai izango da.
Erakusketan, Pirinioez hegoaldeko mendi-ibilien historia kontatzen da, baina ekitaldi, jardunaldi, inaugurazio eta mendian ibiltzearekin loturiko bestelako ekitaldietan banatutako kamiseten bidez. Kamisetez gain, paneletan hainbat gauza daude ikusgai, hala nola jardulandietako foiletoak, mendi-ibilien gaineko lehen berriak egunkarietan, etab.
Halaber, Mendillorriko Civivoxen ere bi hitzaldi antolatu dira. Urriaren 17an, 19:30ean, "Nafarroako mendi-ibiliaren historioa" Juan Mari Feliurekin. Urriaren 23an "Nafarroako GR bidezidorrak eta bolondresak. Ekintza iraunkor bat" Nicolas Jararekin eta "Mendi-ibilia eta osasuna" Kiko Betelurekin.