Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki ditu 2017ko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak.
Paquita Bretosek domina horietariko bat jasoko du, emakuzmezko alpinismoan aintzindari izateagatik eta hedabideekin elkarlanean aritzeagatik. Ángel Oloronekin ere lan egin zuen.
Miguel Ulaiar Mendiolak ere beste bat jasoko, 30 urtez mendizaletasuna sustatzeagatik Sakanako Mendizaleak kublean eta Etxarri Aranazko Udabierri eta Larrañetan.
Sari horiek abenduaren 1ean banatuko dituzte Nafarroako Egunaren ospakizunen barnean.