NGMEren 2018ko Mendi eskiko ikastaroak.
Urtero bezala, Nafarroako goi mendi eskolatik eskeintzen ditugun mendi eskiko ikastaroen berri emango dizuegu.
Aurten, berrikuntza bezala, PISTAZ KANPOKO IKASTARO AURRERATUA eskeiniko dugu. Ikastaro hau, orain arteko pistaz kanpoko ikastaroaren hurrengo “maila” litzateke. Asko dira, orain arteko ikastaro hori jaso ondoren, interesa azaldu dutenak beren eski maila hobetzean, hauentzako eta pistetan maila ona duten horientzako dago zuzenduta ikastaro berri hau, osatuagoa eta exigenteagoa. Lur eremuak ezartzen dituen trabak, kanal estuak, sokaz aseguratu edo lotu beharreko pausuak, kornisak edo ta elurjausi arriskua duten tarteei segurtasunez aurre egiteko behar diren teknika eta baliabideak ikasi eta hobetuko ditugu ikastaro honetan. Hau guztia, orain arteko metodología berdinarekin, hau da, estazio eremua erabiliz (egunari etekin gehiago atera ahal izateko), bideo grabaketak eta ikasgai teorikoekin azalpenak emanez.
Beste berrikuntza interesgarri bat, GLAZIAR EREMUTAN ESKIEKIN IBILTZEKO IKASTAROA da. Ikastaro hau, Alpeak, Kanada, edo Glaziarra duen edozein eremutan zure eski edo snowboardarekin segurtasunez ibiltzeko ezinbestekoa da.
Glaziarretik lotuta nola joan, pitzadura batetik norbera irten edo norbait atera, eskiatzen lotuta jaitsi eta abar irakatsiko dugu.
Urtero bezala, Nibologia, Elurjausiak eta Erreskate ikastaroa eskuragai dago, mendian elur eremuetan segurtasunez ibiltzen ikasi nahi duten eskiatzaile, snowboarder, alpinista zein mendizale ororentzat. Elurretan ibiltzen garenontzat ezinbesteko ikastaro teoriko-praktikoa da, zeinetan, elurraren egonkortasuna, ibilbide eta eremuaren arriskuak eta elurjausiak harrapatutako lagunei laguntzen ikasiko dugun. Ikastaroa, Iruñean (teorikoa) eta Piriniotan (praktikoa) eginen da. Hemmen duzun loturan, azalpen bideo txiki bat ikusi dezakezue:
https://www.dropbox.com/s/hkywl7dectk3l1x/promo%20avalanchas%20enam.wmv?dl=0
Azkenik, gure ikastaro klasikoak, Pistaz kanpoko eskia eta mendi eskian hastapen ikastaroak. Hauetan mendi eskian hasi nahi dutenek eta zapaldu gabeko elurretan ibiltzen ikasiko dugu.
Honetaz gain bergogoratu nahiko genuke, edozein mendi talde edo federatuk egutegitik kanpo edota ikastaro berezi edo zehatzen bat behar izatekotan, gurekin harremanetan jartzea besterik ez duela.
Idazki honen ondoan eskuragarri duzuen Pdf artxiboan, ikastaroen azalpen zehatza eta prezioak topatuko dituzue. Izen ematea beti bezala, http://www.mendizmendi.com/Actividades/Actividades.aspx web orrialdearen bitartez egin beharko duzue abenduaren 15etik aurrera.
Halaber, aurten izen-emate aldez aurretik egiteagatik, %20eko deskontua lortu dezakezue. Info guztia MENDIZMENDIn duzue.
Elurra besterik ez da falta gure pasioaz gozatzeko, beraz, animo, eta arduraz, denboraldi ona pasa!!