Joan den urtarrilaren 26an Mendi eta Eskalada Kirol Napar Federakundeko egoitzan izan zen BELAROUAT EFA214/16 proiektua abiatzeko bilera. Bertan parte hartzaile guztien ordezkariak bildu ziren.
BELAROUAT “BELAGUA Y LABÉROUAT, PUERTAS DE LARRA Y ANIE UNA ESTRATEGIA DE VALORIZACIÓN DEL PATRIMONIO NATURAL DEL PIRINEO” izeneko proiektua POCTEFA 2014-2020 programan barne dago (Piriniotako bi aldetako lurralden arteko elkalana bultzatzen duena).
BELAROUATi esker Belaguako Ángel Olorón aterpeak eta Laskungo LAbérouat aterpeak batera lan egingo dute ingurumena kontserbatze eta sustatzeko, mugan zeharko produktu turistikoa sortzeko eta hezkuntza, kirol eta turismo arloetan jarduerak garatzeko. Jarduerak horiek tokiko ekonomia bultzatzen lagunduko dute, garapen iraunkorraren ikuspuntutik.
Proiektuak hiru urteko iraupena du eta bost bazkide ditu: Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea (lerroko nagusia), Erronkari Ibarrako Batzar Nagusia, Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio S.L. (NICDO), Ligue de LEnseignement des Pyrénées Atlantiques eta Mairie de Lescun.
POCTEFA 2014-2020 programaren bidez FEDER diru laguntza jaso du programa honek. Horretaz gain, Nafarroako Gobernuak ere finantzizatu du proiektu hau