MONTAÑA Hace 7 años

GAZTEEN URTEKO TOPAKETA

GAZTEEN URTEKO TOPAKETA

Aurreko urteetan bezala, Gazteriaren Batzordeak Gazteen Urteko Topaketa antolatu du. nafarroako mendi federatuentzak zein beste lurraldetakoentzat. Halaber, alpinismo zentroei gonbitea luzatu diegu. Gauzak horrela, lagun berriak egiteaz gain, esperientziak partekatzeko aukera ere izango dugu. 

18 eta 30urte arteko gazteentzat jarduera hau maiatzaren 25, 26 eta 27an Lizarrako aterpean izango da, eta Eraulen eta San Fauston eskaltzeko aukera izango duzue.

Hainbat jarduera antolatu ditugu eskaladan aritzen diren kirolarientzat:

Eskalada hastapen maila tutoretzapean (6a arte) eta hobekuntza (7a).

Bilguneak muntatzeko tailerra.

Aseguru mugikorrak jartzeko tailerra.

Topaketa hau ez da eskalatzen edo mendian zerotik hasteko.

Ezin bestekoa da Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen zen beste lurralde bateko mendi federazio bateko lizentzia izatea parte hartu ahal izateko.

Prezioa: 20€ Nafarroako federatuentzat, 30€ beste lurraldetakoentzat.

Prezioaren barne: 2 gau aterpean erdi pentsioan eta jarduerak.

EZ DAGO BARNE: joan-etorriak parte hartzaileen kontu izango dira.

Lekuak: 30 Nafarroako federatuentzat, 30€ beste lurraldetakoentzat.

 

EGITARAUA

 

MAIATZAREN 25A, OSTIRALA

19:30ean bilduko gara Lizarrako ONCINEDA Aterpean. Bilera teknikoa eta topaketaren azalpenak.

21:00etan afaria.

 

MAIATZAREN 26A, LARUNBATA:

8:00etan gosaria

9:00etan Eraul – San Fausto

9:00etatik 16:00etara Eskalda

10:00etatik 12:00etara bilguneak muntatzeo tailerra

14:00etatik 16:00etara norberaren protekzioa eta aseguru mugikorrak

19:00etan “Tsaranoro, un cuento en Madagascar” emanaldia Alberto Urtasunekin. 

21:00etan afaria

 

MAIATZAREN 27A, IGANDEA

8:00etan gosaria

9:00etan Eraul San Fausto

9:00etatik 16:00etara Eskalada

14:00etatik 16:00etara norberaren protekzioa eta aseguru mugikorrak

17:00etan Agurra


IZEN EMATEA IREKITA WWW.MENDIZMENDI.COM