MONTAÑA Hace 7 años

KIROL JOKOETAKO BLOKE FINALA IZUGARRIA

KIROL JOKOETAKO BLOKE FINALA IZUGARRIA

Pasa den ekainaren 2an, Nafarroako XXXI. Kirol Jokoetako Bloke Finala izan zen Rocopolisen.

Lehiaketa honetan 20ren bat neska mutilek parte hartu zuten, kategoria hauetan: 12 urtez azpikoa, 14 urtez azpikoa, 16 urtez azpikoa eta 18 urtez azpikoa. Eskalatzaileak zenbait mendi taldetakoak ziren: Atarrabi Mendi Taldea, Bomberos, Gaztaroa Mendi Taldea, Antsoaingo Mendi Eskola eta Rocópolis, hain zuzen ere.

 

Sailkatze probak hamarrak inguru hasi ziren, eta bertan eskalatzaile guztiek 20 bloke izan zituzten hainbat zailtasun mailekin 4tik, 7b+ gradura.

 

Eskalatzaileek bere trebetasuna erakutsi zuten proba horietan. Ondoren, finaletan 16 bloke izan zituzten, zailtasun maila berdinarekin. Fase honetan ere, primeran lehiatu zuten eta ekipatzaileen lan bikainari esker.

 

12 urtez azpiko kategorian Aitor Sanz eta Alaitz Oses txapeldunak izan ziren. 14 urtez azpiko kategorian Asier Sánchez eta Alix Artola. 16 urtez azpiko kategorian Imanol Sanz eta Oihane Ruiz de Argandoña eta 18 urtez azpikoan Iker Karrera.

 

 

Zailtasun finala ekainaren 16an burutuko dute Rocopolisen. Egun horretan txapeldun guztiei dominak emando dizkiete.

 

 

Atxikitutako dokumentuan sailkapaneak daude. Lotura honetan argazki gehiago aukera:


📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados