MONTAÑA Hace 7 años

MENDI KIROLETAKO DENBORALDI BERRIA NAFARROAKO KIROL JOKOETAN

MENDI KIROLETAKO DENBORALDI BERRIA NAFARROAKO KIROL JOKOETAN

Urriarekin batera mendi taldeek eta eskolek ateraldiak ere egingo dituzte, Nafarroko Kirol Jokoetako 2018-2019ko denboraldiari hasiera emateko.

Aurten hiru jarduerak egiteko aukera dago: mendi ateraldiak hilean behin, eskalada Rocopolisen eta orientazioa Nafarroa Kirol Elkartearekin batera.

10 eta 16 urte arteko neska-mutilek parte har dezakete. Hau da DLHko 5. eta 6.  mailak, DBH, eta Batxilergo 1. maila. Klub bakoitzak bere monitoreak izango ditu (gurasoak edo bestelako boluntarioak).

Mendi talde batek eta eskola batek parte hartu nahi badu, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearekin harremanetan jarri dezake info@mendinavarra.com helbidearen bidez.

 

Argazkia:  Mendillorri eta Zangozako taldeak Urkuluko tontorrean.